Numen

Galdutako Itxaropenaren Eresia
Oskarbi da zerua Anbotoko andereak piztu du bere labea, Eguzki ahula Laino goibeletan aterbetu da. Zintzarri hotsak dira Ilunabarreko ahaide bakarra, Arratsaldeko isiltasuna Hausten duen bizitzaren marmarra. Behelainoa goi-lautadetan Hedaturik dauden zutarriak Besarkatuz doa, Lurrari itsatsirik iraun duten Ahaideen harrespila zaharkituak. Naturaren tristurak Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu Euskal nortasunaren iturburu Izan ziren harizti sakratuak. Haize sorginduen intziriek Enbor artetik dakarte Urrutiko eresi isila, Galdutako itxaropenaren eresia Ahazturiko gure numenen esentzia, Letras de cancionesBasoaren baitan arnasten den tristezia. Mendi gailurretan zutik eta irmo, Ama Lurraren bularretan iltzaturiko Ezpata santifikatua ageri da. Gizaldi bi bereiztu zituen Zapalkuntzaren garaikurra, Gizakia eta naturaren arteko oreka Hautsi zuen gurutze santua. From Letras Mania