Numen

Denboraren Iluntasuna
Garailearen lumak Odolez idatzi duelako historia, Denboraren iluntasunak Galdu du gure irudia. Herri basatia omen ginen, Ulerkaitza zitzaien siniskera Mendi eta basoetatik Jaso genuelako. Ezjakinak; Lurraren hizkuntza Naturak irakatsi zigulako. Herejeak: Beldurraren fedeak Eta bere jainkoak Gure nortasuna asetzen ez zutelako. Deabruaren lagun; Hilbeteko gauetan Zelai eta haitzuloetan Jaiak ospatzen genituelako. Ilunak garaiak, Ilunago ordea,odolaren tintan Luma gidatu zituen gogoa. Denboraren iluntasunak Ezin argirik aurkitu, Argiak ere itzalak baditu. From Letras Mania