Berri Txarrak

Infrasoinuak
Badatoz infrasoinuak somatzen ez ditugunak itsasoan zehar lanerako baldintza eskas eta makur horietan edota eskoletan bide eginaz Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeko Zein da gai su artifizialak tarteko arreta jartzen hasteko Hor daude infrasoinuak, hor daude futbolarien orrazkera nazikaran nire kontraesanekin eraiki dudan leihorik gabeko dorrean gizonezko hegemoniko txurion jarreran Troyako smartphonetan makrozenbakien ifrentzuan Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeka zein da gai su artifizialak tarteko arreta jarri eta adi egoteko Kea ugari, surik ez kea ugari baina ez zarela zu itto-hurren zabiltzana... ala zer diozu? Mundu guztia korrika dabilela ere ikusten dut ezin asma lasterketa den iduri du ihesaldi kolektibo bat Zein da gai infrasoinuak entzuteko behingoz aintzat hartzeko sendagai ala birus aukeratzeko ilunpean argitzen hasteko Argia izateko From Letras Mania