Mikel Urdangarin

Azula
Eguzkiak erre dizu behatza, azala zuritu mila urteko gatzak "Luze dirau esperantzak gurean" Zenioen edertasun horizontalean. "Maite dut oharkabeko hego haizea Irailan zelatan dagoen gaba luzea Zure gogo isilean arakatzea" Zenioen edertasun horizontalean. Zure printze azula gardendu da maitea Galdu du kolorea, den dena du gargena Ez zaio ikusten bihotza, ez dira nabari zainak Ageri du iragana inoiz ahaztua izana. "Ez aterperik bila erruan Bada beste ukendurik munduan, Libre nahi zaittut baina nire barruan" Zenioen edertasun horizontalean. Zure printze azula egin da ikustezin Begiak itxita ikus liteke soilik, Han bila nazazu amets galduen artean Han aurkituko nauzu ezagun duzun lekuan. Uki nazazu laztana Kolorea emaidazu Bizi zenuen printzea nolakoa zen badakizu. (Gracias a Sérgio Brandolise Citroni por esta letra) From Letras Mania